Big Thief disko berriarekin datoz. Dragon New Warm Mountain I Believe In You izenarekin aterako da hilabete honetan. Baditugu abesti pare bat dastatzeko nolakoa datorren, eta ez du ematen txarra izango denik. Ibil Bedi talde nafarrak ere abesti berri bat ezagutarazi du orain gutxi, bi disko dituzte kalean eta gaur Beltxarga Beltza 2021ean argitaratu zuten disko bikainetik abesti bat eta ezagutarazi berri duten singlea jarriko ditugu. Santurtzin talde oso berezi bat sortu da duela gutxi Catch & Soul dute izena eta funk psikodelikoa jorratzen dutela esan daiteke, dotore eta ausart. 2021ean kaleratu zuten Tabula Rasa – Clausus singlea entzungo dugu gaur. Irlandara goaz oso gustuko dugun talde baten musikaren bila. Fontaines DC taldeak disko berri bat kaleratuko du aurki. Skinty Fia izena jarri diote grabazio berriari eta aurrerapen abesti bat kaleratu dute. Gaur hori entzungo dugu eta A Heroe’s Death diskotik beste bat. Occhi di Farfalla bikotea Zarauztik datoz eta grabazio berri batekin datoz. Iraun diskoan erritmo pisutsuek eta ahotsaren kontrapuntuak emaitza berezia sortzen dute. Abesti hipnotikoak. 2021ean Aroa Lasak bakarkako lehen diskoa atera zuen aRo ezizenez. Diskoaren izena Banoa. Introspekzioaren bidean barruratzen den diskoa. Eta bukatzeko Nick Cave eta Warren Ellis musikariek grabatutako Carnage diskotik abesti bat.
Deskargatu hemen.

