MUSIBLA #139: Gorka Gaztanbide, Gatom, G.A.Z. Limbo, Babeheaven, Chill Mafia, Konpost, Arlo Parks, Angel Unzu

Gaurko ordua Gorka Gaztanbideren estreinako diskoarekin hasiko dugu. Gorka Gaztanbide eta Txikizio Kuadrilla izena dauka grabazioak. Gaztanbidek ibilbide oparoa du musika alorrean, baina beti bigarren plano batean, besteen musika ontzen eta edertzen, oraingoan, ordea, bere abesti propioak ekartzen ditu. Bestelako erritmoak ekarriko ditugu hurrengo minutuetarako. Bermeotik datorren Gatom rap abeslariak azken grabazioa plazaratu du, reggaea soinuetan oinarritutako lau abesti bildu ditu Bass Country izeneko diskoan. Rapa oinarria duen beste proiektu batekin goaz segidan. G.A.Z. Limbo Lekeitiotik datorren banda honek ibilbide luzea du honezkero. Bere azken lanak Ez Dauko Bixirik izena dauka. Trip-hop soinua errotuta daukan Babeheaven taldea datorkigu Londonetik. Bikote honek zenbait urte daramatzate singleak kaleratzen. Orain azken lan luzearekin datoz Home For Now. Chill Mafia taldeak hautsak harrotu ditu euren Ezorregatik X Berpizkundea diskoarekin. Erreferentzia ugari erabiltzen dituzte. Iruñeko aldirietako partaideek sortutako proiektu honen azken grabazioarekin betean asmatu dute. Gasteizera goaz orain Konpost taldearen estreinako diskoa ezagutzera. Musibla honetan jada entzun ahal izan da euren rocka. Gaur ere beste bi abesti izen homonimoa daraman disko horretatik. Arlo Parks hurrengoa, nekatzen ez gaituen diskoa atera du Collapsed in Sunbeam. Kadentzia eta dotorezia. Eta gaurko saioa ixteko Angel Unzu gitarra jole eta kantu egile bikaina. Orain izeneko diskoa kaleratu berri du eta bertan paisaia musikal ederrak topatuko dituzue.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Atletismoa aletu dugu gaurko Kirol Eskirol saioan

az. Eka 16 , 2021
Atletismoa aletu dugu gaurko KIROL ESKIROL saioan, eta Euskal Herriko izen handiak ekarri ditugu uhinetara: June Kintana disko-jaurtitzaile bakaikuarrari egin dio elkarrizketa Jone Fernandezek, Jon Joseba Renteriak Markel Arano elkarrizketatu du, eta Erlantz Ibargurengoitiak Plentziako Arturo Peña korrikolariaren bizitza ekarri digu erreportaje batean. Hori nahikoa ez eta lasterketa txikien Euskal […]

Honekin lotuak