Ibaizabal magazinean Bilbo eta inguruko herrien berri izaten dugu eta ikasturte berriarekin lagun gehiago batzen zaizkigu gurera, Binke Galdakao eta Usansoloko aldizkaria dugu, hilean behin bertako erredakziora joko dugu bertatik bertara tokiko albisteen errepasoa egiteko,. Gaur irekitzen dugu leiho berri honen bide laguna Jon Gomez kazetaria izango da, Binke aldizkariko koordinatzailea da.
Udazkena estreinaldiz betea dator. Horietako bat izan dugu hizpide, ‘Zerozertan dabil baina ez daki zertan’ sormen berria aurrestreinatuko dute Urriaren 13an BAD jaialdiaren barruan La fundición aretoan. Maite Aizpurua eta Oier Guillan Metrokuadroko kideak izan dira gurean. Galderaz betetako ikuskizuna dakarte ’Zergatik dira familiak hain inportanteak’. Familia abiapuntu hartuta Etxe […]