Binke Galdakao Usansoloko tokiko hedabidearekin bat egin dugu, bertako azken berriak ekarri dizkigu Jon Gomezk. Kirol kontuetan lurraldeko lehenengo Mailara igo da Galdakao Futbol Taldeko emakumeen taldea, Denboraldia amaitzeko bi partidaren faltan, garrantzitsua zen apirilaren 29an jokatutakoa, Galdakaoko jokalariek ez bakarrik irabazi egin behar ziotelako Santurtziko jokalariei, baizik eta ostean […]

Usansolotik abiatu dugu Binkeren errepasoa, Erraldoien konpartsa berria sortuko dutela kontatu digu Jon Gomez kazetariak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k aurtengo berdintasunerako Zirgari Sariak banatu dituzte. Besteak beste, Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS ekimena saritu dute, kulturaren arloan berdintasunaren alde egiten duen lanagatik. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230307_jon_gomez.mp3 Deskargatu hemen.

Galdakaoko eta Usansoloko Binke herri aldizkariaren kronika ekarri digu Jon Gomez Kazetariak. Lehenengo Usansoloko Ospitaleko lan gatazkak ekarri dizkigu. Osakidetzaren «inmobilismoaren» aurrean, euren soldata lehen arretarekin parekatzea eskatzen jarraitzen dute Labeako Ospitaleko TGEEZko langileek. Abenduan egin zuten moduan, lau eguneko greba egingo dute otsailaren 14tik 17ra. Aipatzekoa Galdakaoko udalak eta […]

Hilabetean behin Binke hedabiderekin bat egiten dugu galdako eta Usansoloko berrien berri izateko. Hile honetan bertatik Jon Gomez kazetariak Galdakaon ospatu behar diren jardunaldi mikologikoen berri eman digu. Galdakao Bizkaiko mikologiaren hiriburua izango da berriz ere aste honetan, Peña Santa Cruz elkarteak Galdakaoko Udalaren laguntzaz Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoen 53. ediziorako […]

Ibaizabal magazinean Bilbo eta inguruko herrien berri izaten dugu eta ikasturte berriarekin lagun gehiago batzen zaizkigu gurera, Binke Galdakao eta Usansoloko aldizkaria dugu, hilean behin bertako erredakziora joko dugu bertatik bertara tokiko albisteen errepasoa egiteko,. Gaur irekitzen dugu leiho berri honen bide laguna Jon Gomez kazetaria izango da, Binke aldizkariko […]

2015eko martxoan Bizkaian udal gehiago eratzea galarazten zuen araua aldatzea onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, Usansolo herri bihurtze ahalbidetuz. Horren harira, 2016ko ekainean Usansoloko desanexio prozesua bideratuko duen bide orria onartu zen.Bertan sinatutakoaren arabera, Usansolo eta Galdakaoko sei pertsonak osatuko lukete Batzorde Mistoa, bakoitzetik hiruna kide. Usansoloko aldeko kideak azken […]