Euskalgintzako eragileek eta udal ordezkariek bat egin dute Kontseiluak deitutako agerraldian, Espainiako Auzitegiak Udal Legearen aurka ateratako epaia salatzeko.
Kontseiluak salatu du sententzia kezkagarria eta larria dela, izan ere, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzen dio eta udalen hizkuntza-poltikak guztiz mugatzen ditu. Gaineratu dute euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen dituela epai honek.
Deskargatu hemen.

