Katua bizirik dago? Hilik? Edo biak aldi berean? Galdera horretatik abiatuta dator Abentura Kuantikoa, Eneko Axpe fisikariak sortutako antzezlana. Zientzia eta antzerkia uztartuz, haurrei eta familiei fisika kuantikoko oinarrizko kontzeptuak hurbiltzen dizkie: superposizioa, korapilatzea eta ziurgabetasuna, umorez eta parte-hartzez beteriko ikuskizunean. Ugaitz Alegria zuzendaritzapean eta Eidabe taldearen ekoizpenarekin, Abentura Kuantikoa ez da soilik dibertigarria —zientziarekiko jakin-mina pizteko gonbidapena ere bada. Eneko Axpe fisikariarekin berba egin dugu.
Deskargatu hemen.

