Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra jarri zuen abian irailean. Ostiralean, EHU kulturarekin batera “Ez dok, badok: Oteizaren mailua” kontzertua antolatu du Bizkaia Aretoan. Katedrari buruz eta biharko ekimenari buruz hitz egin dugu Patxi Juaristi EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta Katedrako zuzendariarekin. Bere hitzetan, Gabriel Aresti Katedrak euskal kulturaren inguruko katedra bat izatea du helburu. Gaineratu du, Bizkaia Aretoko Koldo Mitxelena aretoan ikusiko den kontzertua diziplina anitzeko ekitaldia izango dela. Sarrera doan da eta arratsaldeko 19:00etan abiatuko da.
Deskargatu hemen.