Berdinki zirku garaikide konpainiak hilabeteko egonaldia egin du Getxon “Leinu” ikuskizuna prestatzen. Nahiz eta estreinu nagusia abenduan izango den, aurrestreinaldia Muxikebarrin egingo dute gaur eta bihar arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak Muxikebarrin bertan edota Rromoko kultur etxean eskuratu daitezke. Koldo Arakistainek eta Irati Gonzalezek osatzen dute Berdinki zirku garaikide konpainia, baina argi adierazi dute nahiz eta bi haiek agertzen diren oholtza gainean, jende asko dabilela atzeko lanak egiten. Ikuskizun berrian landutako gaia gurasotasuna da, horrek sortzen dituen kezkak eta buruhausteak.
Deskargatu hemen.

