Urte berriarekin batera, guk irratia bizipozten jarraitu nahi dugu. Asteon Ndank-Ndank elkartea ezagutu dugu eta Eli Dominguezekin aritu gara solasean. Senegaldar eta euskaldunez osatutako elkartea da, 2011. urtean Bergaran sortua, eta bi komunitateen elkarrekintza eta kulturartekotasuna dituzte helburu. Elkartearen baitan dauden proiektuak, pertsonak eta bitxikieriak kontatu dizkigu Elik.
Gure Esku plataformarentzat urte erabakigarria izango da burujabetzan aurrera egiteko, eta horretarako baldintza egokiak daudela uste du. Burujabetza lortzeko bidean herritarren mobilizazioa ezinbestekotzat jota, herrialde batzarrak antolatu ditu, ekainaren 7an egingo den manifestazioa prestatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250113_gureesku.mp3 Deskargatu hemen.