“Eresia” agurtzeko prest, doluaren eta erritualen ikuskizun hunkigarria larunbatean Pabellón 6 aretoan

ERESIA: Lurra arin bekizu ama ikuskizunak azken hiru emanaldiekin agur esango die agertokiei, larunbatean Bilbon ikusteko aukera izango da. Pabellon6 aretoan izango da hitzordua, 19:30etan, eta bertako Oier Zuñiga izan da gurean. Amaren heriotzaren ondorioz sortutako lana da. Errituak berreraikitzeko helburuarekin sortu zen, dolua lantzeko, eta arte bizien, performancearen edo antzerkiaren kodeak zeharkatuz, huts hori osatzeko. Eresia ikuskizunak, eremu publiko eta komunitarioan, doluari espazio sinboliko-estetiko bat eskaintzea du helburu, heriotzak dakarren minari buruz jendaurrean eta kolektiboki hausnartzeko aukera emango duena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kirikiño Ikastolak ongizate digitala sustatzen du mugikorrik gabeko espazioa bultzatuz

az. Ots 5 , 2025
Kirikiño Ikastolak ongizate digitala sustatzeko konpromisoa hartu du, mugikorrik gabeko espazioa izendatuz eta ZEOS programarekin bat eginez. Ikasleen aisialdirako alternatibak eskaini ditu, hala nola, mahai-jokoak eta futbolina. Otsailean, ZEOS programaren bidez, pantailen gehiegizko erabileraren eragina landuko dute, familia eta ikasleentzat formakuntzak antolatuz. “Altxa Burua” ekimenarekin bat eginez, mugikorraren erabilera atzeratzeko […]

Honekin lotuak