Gaurko saioan Uma Ulaziarekin hitz egin dugu Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik bere liburua oinarri hartuta. Besteak beste, ikuspegi materialista eta idealistaren arteko desberdintasunez arituko gara, gizartearen zati handi batek bere burua feministatzat hartzearen ondorioez, zaintzaz eta grebez. Gomendioetan, Jule Goikoetxea eta bere Politeismo bastarta eta Mari Luz Esteban eta bere haragizko-erreformak liburuak izango ditugu.
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta Bilboko hainbat sektoretako entitatek jada izena eman dute hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketan parte hartzeko. Ekimen honen bidez, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hitz egitea sustatu nahi da, norbanakoak ez ezik, entitateak ere euskararen erabilera areagotzeko espazio bihurtuz. Bilbo bezalako hiri batean entitateek funtsezko eginkizuna […]