Apirileko Aizu aldizkaria ekarri digu Eñautek. Hilabetero bezala hainbat gai landu dituzte, elkarrizketa nagusia Mikel Reparaz kazetariari eginikoa da. Nazioarteko gaietan aritu da eta horien inguruan berba egin dute elkarrizketan. Uemak martxan jarrita Euskara eta kulturartekotasuna ekimena ezagutu dugu eta bukatzeko sortu berri den Euskal Castelsak.
Euskarak gero eta presentzia handiagoa dauka sare sozialetan, eta horren atzean ez dago kasualitaterik: gero eta gehiago dira euskaraz sortzen dabiltzan eduki sortzaileak, eta, batez be, komunitatea indartzen ari da. Horren adibide garbia izan da otsailean Mutrikun egindako sortzaileen topaketa, non hainbat profil batu diren elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta […]