Kontraesanak Cabacas auziko lehen saioan

Atzo hasi zen Iñigo Cabacas hileta argitzeko epaiketa, lehenengo saioaren laburpena ekarri digu Gotzon Hermosilla Kazetariak. Epaiketan sei ertzain , hiru buru eta hiru agente daude akusatuta zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egotzita, atzo deklaratu zuten. Ertzaintzaren Herritarren Segurtasunerako ofizial bat izan da, hain zuzen, epaiketan hitza hartu duen lehen akusatua. Horrek esan duenez, ez zekiten gomazko pilotak hilgarriak zirenik. Kontraesanez beteta egon da lehen saioa. Gaur egun erretiroa hartuta dagoen akusatuak , ofizial kargua zuen orduan,  atzokoan ziurtatu zuen  agente gehienek eskarmentu gutxi zutela. Pilotak jaurtitzeko erabakia ere okertzat jo zuen ofizialak. Bestetik atzokoan hiru ertzain ere deklaratu zuten, deklarazioa antzekoa eginez. Nabarmendu dute istilu handiak zeudela Maria de Haro kalean iritzitakoan eta hirurek aitortu dute tiro egin zutela, nahiz eta azpimarratu duten eurak ez zirela tiro egin zuten bakarrak. Gaur lekukoak hasiko dira deklaratzen. Guztira, hamalau saio izango ditu epaiketak, eta ehundik gora lekuko eramango dituzte bertara. Hala, epaimahaiak guztien lekukotasunak entzungo ditu, 2012ko apirilaren 5ean Bilbo erdialdeko kalezulo hartan jazotakoa argitze aldera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gabriel Arestiri omenaldia egingo diote ostiralean, euskal kulturan egindako lanagatik

ar. Urr 16 , 2018
Euskal kulturaren garapenean egindako lanagatik omenduko dute Gabriel Aresti ostiralean, urriaren 19an Euskaltzaindiaren egoitzan. Aresti eta bere garaia, Hizkuntza biziberritzearen bidegileak izenpean 1960 eta 1975 artean euskalgintzan emandako urratsak aztertuko dituzte;  Aresti eta bere garaikideen lanaren analisia eginez.   Egun osoko egitaraua izango da, goizean zehar hitzaldiak eta arratsaldean musika eta […]

Honekin lotuak