Gipuzkoako Asgarth heavy metal bandak Jainkoen egoitza lehen lana gogora ekarriko du. 25 urte bete ditu eta kontzertu bereziak eman dituzte, larunbatean Bilbon izango dira Zorrotzako gaztetxean. Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute Asgarth:Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria).
Donostitik zuzenean etorritako taldea dugu oraingoan, Indabe. Hiru gaztek sortzen duten talde honek disko bat atera berri du, “Ez banaiz” izenekoa. Saio honetan diskoari buruz eta azkenaldian izandako errefereteei buruz aritu dira. Momentu lasai batean entzuteko zerrenda polita irten da denon artean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250415_norbaithildahemen_19.mp3 Deskargatu hemen.