Bilboko alkatea pozik eta harro Europa Leagueko finalaren inguruan, hiritar asko kexu

Manchester United eta Tottenham taldeetako milaka zalek hartu dute Bilbo Europa Leagueko finalaren harira. Hiriak festa giroa bizi izan du oro har, baina hainbat herritarrek kexak adierazi dituzte, kale ugari itxi direlako eta zenbait eremu zeharo maskulinizatu direlako. Zenbait gertakarik sare sozialetan oihartzun handia izan dute, eta zenbait eszena desatsegin ere grabatu dira. Segurtasun neurriak handiak izan direla jakinarazi zuten agintariek finalaren atarian: 2.000 polizia baino gehiago mobilizatu ziren. Hala ere, sare sozialek agerian utzi dute istiluak izan direla zenbait gunetan, eta tentsio uneak ere bizi izan dira. Irudi biral bihurtu da makila batekin kalean zebilen adineko gizon batek bi zaleri balkoira igotzea eragotzi zien unea. Asteartean bertan, Tottenhameneko jarraitzaile batek semaforo batean gora egin zuen Poza kalean. Zenbaitek zalantzan jarri dute han zegoen segurtasun indarren presentzia. Kritika batzuk jaso ditu Ertzaintzak, bere jarduerak beste kasu batzuetan zorrotzagoak direla iritzita. Horrez gain, hiriko hainbat gunetan jendea edaten, jaten eta kalean “pixa” egiten ibili dela salatu dute auzotarrek, batez ere Zazpi Kaleetan. Gaur goizean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok balorazioa egin du, eta «arrakasta erabatekoa» izan dela azpimarratu du. Herritarrei eskerrak eman dizkie «izandako jarreragatik», eta azken egunetan bizi izan diren eragozpenak ulertu dituztelako. Ahobizi txapa paparrean zuela, baikor agertu da Aburto.

Deskagarkatu hemen.

Hala ere, alkateak aitortu du istilurik egon dela, baina «gutxienekoak» izan direla, eta hauek ez nabarmendu behar direla azpimarratu du.

Aipatu bezala bilbotar asko kexu agertu dira eta hiri eredu horren aurkako protesta deitu dute gaur, arratsaldeko 20:00etan Unamuno plazatik protesta egingo dute Nazkatuta gaude Udalak auzoak negozio bihurtzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lurrazpiko Liga taldeak Katakonbaren bigarren edizioa antolatu du asteburu honetarako.

og. Mai 22 , 2025
Aterki beraren azpian pertsona, artista eta kolektibo ezberdinak elkartzearen aldeko apustua egiten duen kolektiboa da Lurrazpiko Liga. Fanzineak partekatzeko asmoz aritzen dira, eta “Fanzinea herriarentzat!” lelopean azokako kide bakoitzak gutxienez 2 euroko edo merkeagoko fanzine bat eskaintzea ziurtatzen dute. Helburua da guztiek fanzinea eta kontrakultura erosi eta partekatzeko aukera izatea. […]

Honekin lotuak