Ibilbideari Elkar Saria jasoko du gaur Zenbat Gara elkarteak

Euskaraz bizitzeko gune seguruak sortzea, sareak ehuntzea eta hirian euskaldun izatea posible eta desiragarri egitea. Horixe izan da Zenbat Gara elkartearen lanaren ardatza azken hiru hamarkadetan, eta horregatik jasoko du aurten Elkar Fundazioaren eskutik Ibilbideari Elkar Saria. 1990eko hamarkadan sortu zen elkartea, Bilbon, Gabriel Aresti euskaltegiaren inguruan. Hura izan zen abiapuntua, baina ondoren etorri dira Algara konpartsa, Kafe Antzokia, Bilbo Hiria irratia, Erroa argitaletxea eta beste hainbat ekimen, denak helburu beraren bueltan: euskaldunak saretzea eta euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzea. Ibilbideari saria jasoko du Zenbat Garak, eta proiektuari saria Kanaldudek jasoko du. Elkar fundazioak 2016tik banatzen ditu sariok, eta hamargarren aldia da aurtengoa. Sariak banatzeko ekitaldia gaur arrastian izango da, Bilboko Kafe Antzokian. Eider del Canto eta Eider Cortezon Zenbat Garako kideak batu zaizkigu gaur irratira, sariaren inguruan solastatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #256: Sharp Pins, Maria Somerville, Bloñ, Body Meat, NI, Wilco

ar. Eka 3 , 2025
Lehen gonbidatua Sharp Pins taldea izango dugu. Kai Slater-en proiektu berria da. Chicago hiriko eszenako Horsegirl, Friko edo Lifeguard taldeen atzean dagoen musikaria dugu Slater. Iaz agertu zen Radio DDR diskoa eta honi esker beste maila batera igo da Chicagoko gitarra jolea. 2025 honetan, diskoaren berrargitalpena kaleratu da, kantutegi berriekin, […]

Honekin lotuak