EHGAMek Bilbao Bizkaia Harro-k antolatutako programazio turistikoari boikota egiteko eskatu du

EHGAM talde sexu-disidenteak Bilboko Udalak eratutako Bilbao Bizkaia Harro-k antolatutako programazio turistikoari boikota egiteko eskatu du , eta E28 Koordinadorak deitutako manifestazioarekin bat egin du. Mobilizazioa ekainaren 28an izango da, 12:00etan La Casillatik abiatuta. E28, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, 1969ko Stonewalleko matxinadaren harira ospatzen da urtero mundu osoan. Bilbon, lehen aldiz 1978an antolatu zuen EHGAMek, eta ordutik ia 50 urtez bertako kolektiboen esku egon da antolakuntza, E28 Koordinadoraren bidez. Hala ere, EHGAMen arabera, 2015etik aurrera Bilboko Udalak norabidea aldatu du: orduan sortu zuen Bilbao Pride egitasmo turistikoa (gaur egungo Bilbao Bizkaia Harro), eta ekimen horrek, taldearen ustez, “gay zuri eta aberatsarentzat diseinatutako hiri-negozio” bihurtu du egunaren zentzua, “folklore turistiko eta neoliberalaren bidez”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Israelen okupazioaren konplizeak Argia astekarian

ol. Eka 20 , 2025
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azaleko gaiarekin hasi gara: Israelek Palestinan egiten duenaren inguruan, fokua bereziki Jerusalemen jarrita. CAFen tranbia proiektua ere hizpide izan dugu, noski. Gaur egun mundu osoak Gaza du begi bistan, baina Palestina ez da Gaza bakarrik. Badira beste lurralde batzuk ere, izen berekoak, […]

Honekin lotuak