HARIZTIA. EPE LUZEKO ARGAZKI PROIEKTU BAT Solasaldia eta liburu aurkezpena dugu gaur Bira Kulturgunean. Pandemia garaian 27 haritz landatu zituen Asier Gogortza argazkilariak, muga marraren gainean bi zirkulu osatuz, eta Hariztia argazki liburuan jaso du haren bilakaera. Bizitzari begiratzeko moduaz eta erritmoaz egin du gogoeta. Aipatu bezala, gaur solasaldia dago Bira Kultur gunean eta guk sortzailearekin berba egin dugu.
GUKA mugimenduak Bilbon martxan den “erdalduntze makina” aurkeztu du. Infografia baten bidez, GUKAk Bilbon euskaraz bizi nahi duenak helburu hori eragozteko topatzen dituen oztopoak eta erdararen aldeko eragileak irudikatu ditu, makinaria oso baten mekanismoak bailiran. Bilbon euskaraz bizitzeko asmoa zuen pertsona, hasieran “Euskaraz bizi nahi dut” asmoa zuena, azkenean, prozesu […]