Ostiral eta larunbat honetan dantza garaikidea Bilboko kaleetara aterako da, Lekuz leku jaialdiaren XXI. Edizioa izango da, bertako, estatuko eta nazioarteko hamar bat konpainiekin. Beatriz Churruca izan da gurean. Ekainaren 25etik 28ra bitartean, Bilbon beste Lekuz Leku Jaialdi bat, hots, Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan, izango da, hain zuen, XXI.a. Deustuko La Fundición Aretoak antolatzen du dantzaldia, eta, berriro ere, 2005. urtetik egin ohi duenez, espazio publikoa hartuko du eta herritarrak eta turistak harritu egingo ditu; izan ere, dantza garaikideko ikuskizunak topatuko dituzte hiriko lorategi-inguru jendetsuenetako batean, Abandoibarran, alegia. Guggenheim Bilbao Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren arteko kilometroa, Nerbioi erriberan barrena, izango da hiri-agertoki handi-handia hamar bat konpainientzat, bati bertoko, bai Estatuko, bai nazioartekoentzat.
Deskargatu Hemen.