Luberrik hirugarren urtez Aste Nagusitik kanpo utzi dutela salatu du. Prentsaurrekoa gaur goizean izan da Arriaga plazan eta aurten inoiz baino ozenago parte hartzeko eskubidea aldarrikatuko dutela adierazi dute. Konpartsak aurtengo jaietan prestatu duten programazio berezia aurkeztu du eta “LUBERRIK ESKUBIDEA DU. Jaiak Denontzat!” lelopean hainbat ekintza antolatu dituztela adierazi dute. Gainera, hainbat konpartsekin elkarlanean programazio partekatua garatu dutela azaldu dute.
Deskargatu hemen.

