Maialen Ibarra abeslari eta musikaria da, atzo lova loiarekin batera Bilbo Rock aretoan izan zen bertako pop rock programan parte hartzen. Izaera lotsatia izan arren jendaurrean abesten gero eta ohituago dagoena. Txikitatik izan du musika gertu, familia musikazale baten eraginez, eta 8-9 urterekin gitarra ikasten hasi zen Arrigorriagako Artizarra musika eskolan. Orain arte hiru abesti kaleratu ditu, bere kabuz, eta azaroan disko berria argitaratuko du.
Bertso eguna da gaur Algaran eta urtero lez bertsolari andana ibili dira konpartsaz konpartsa. Gure mikrofono aurrean egoteko tartea ere hartu dute eta bertan aritu dira kontu kontari Bertsolari gazteen VI. lehiaketan parte hartuko duten lau bertsolari: Ekhi Zuluaga, Kattalin Lizarraga, Nahia Echeverry eta Egiar Otaegi. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250819_bertsolariak_algaran.mp3 Deskargatu hemen.