Kultura erdigunetik auzoetara: “Eszena Kalera” hasi da Bilbon

Eszena kalera ospatuko da Bilbon beste urte batez. Irailaren 1ean hasi da, Zirika Zirkus taldearen “Marietak zirkus” ikuskizunarekin eta hilaren 30ean izango du amaiera, Hortzmuga Teatroaren “Agurea, urpekaria eta itsasoa”, Orain-Bi konpainiaren “Mute” eta La Glo Zirko Dantzaren “Pyrenne” ikuskizunekin. Guztira 32 emanaldi izango dira Bilboko auzoetan, 17 konpainien eskutik. Zirkua, magia, musika, kale-antzerkia, animazio-antzerkia, clownak, dantza, dantza bertikala edota txotxongiloak bezalako diziplina artistikoko showak eskainiko dira. Haurrei zuzendutako zirku tailerrak ere izango dira, Zirkozaurre taldearen eskutik.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bada hemen Expodistrito programaren edizio berria

az. Ira 3 , 2025
Bilboko Udalak Expodistrito aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa antolatu du beste behin. Edizio berri honek bost pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta ilustrazio botanikoak, argazkiak zein lagin biologikoak uztartzen dituen beste bat eskaintzen ditu. Erakusketetan hurrengo artistek parte hartuko dute: Marta Calvo Bilbao (pintura); Laura González (ilustrazioak eta argazkiak); M’Angel Manovell (pintura); […]

Honekin lotuak