Gaurkoan Clara Campo amor kulturgunetik zuzeneko emankizun berezia egin dugu. Ahize AEK- antolatutako Igo bolumena jardunaldien berri emateko, jardunaldien jarraipena egin dugu, emankizun berezian. Euskararen erdigunetik urrun egon daitezkeen eremuetako gazteen inguruan hausnarketa egitea egitea du helburu jardunaldiak. Euskararen ertzean dauden horiei euskarazko kultura ikusgarri egiteko gakoak zein izan daitezkeen bilatzea, hain zuzen.
Hiriguneetako gazteak eta euskarazko kultura. Bi aldagai horien barruan sartzen denaz hausnartuko dute hainbat gonbidatu gaurkoan. IGO BOLUMENA! Euskara. Kultura. Transmisioa. Ertzetatik jardunaldian izango da horretarako zita.
Lehenengo bi gonbidatuak “Gazteak, periferiatik eta munduak” izan dute berba gai. Eduardo Apodaka eta Irati Agirrezkuenaga EHUko ikerlariak dira eta gaur egun gazteek munduan nolako lekua duten aztertu dute, ertzak eta periferiaren arnasguneen inguruan berba egin dute. Gazteak dute etorkizun beltzaz ere jardun dugu.
Transmisioari dagokionez hezkuntza ere kezka dago horretarako hezkuntzen sistemaren erronkak izan landu dituzte mahai inguruan. Hezkuntzan euskarazko kulturaren transmisioan egiten dute lana azaldu digute Joseba Ibarretxe Berritzegunetik eta Ihintza Ostolaza Seaskako irakasleak.
Transmisioan eta sorkuntzan arrakasta izan dituzten lau proiektu aurkeztu dituzte. Gakoak ulertzeko eta proiektuen nondik norakoak ezagutzeko Euskarabentura ekimeneko Irati Arruti batu zaigu eta aurten Oihaneder euskararen etxeak martxan jarritako Garatu, kultura sorkuntza eta pentsamendu kritikoa programa ezagutu dugu Uxue Ruiz de Arkauterekin.
Irakasleak asko dute transmititzeko, nahiz eta askotane san dute gaurkoan dena ezin dela hezkuntzaren gain utzi. Mondragon unibertsitateko azterketa baten berri eman digute Letizia Garcia MUko ikerlariak, bertan Ikasleen kultur eta hizkuntza identitateen bilakaera azterketa izeneko ikerketa dute martxan. Berarekin ikerketan eta unibertsitatean ikasten dabilen Itsaso Junquerak bere esperientzia kontatu digu.
Saioa bukatzeko Naroa Jauregizuriak jardunaldien laburpena eta balorazioa ekarri digu. #damolat unitate didaktikoaren nondik norakoak ekarri dizkigu.
Saio osoa:
Saio osoa deskargatu hemen.