Bilboko BBK aretoak bere ekoizpen berria estreinatuko du irailaren 27an, La Dramática Errante konpainiarekin elkarlanean. María Goiricelayak zuzendu eta moldatutako R&J antzezlanak William Shakespeareren klasikoa berrirakurtzen du gaur egungo begiradatik: maitasunaren inguruko inertziak eta aurreiritziak zalantzan jarriz, eta harremanak gaur egun nola bizi ditugun aztertuz. Sare sozialak, lotura likidoak eta maitasunaren merkantilizazioa bezalako gaiak ekarriko ditu oholtzara, ikus-entzuleei gure garaiko maitasunaren erretratu anitza eta kontraesankorra eskainiz. Obran bost aktorek parte hartzen dute, tartean Ane Pikaza, gurekin mintzatu da Ane, antzezlan honen inguruko jakingarriak emateko.
Deskargatu hemen.