Jokin Altuna Aizu! aldizkarian

Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Jokin Altuna izan da protagonista, pelotaria da eta txapelketez, pelotaz, Euskal Selekzioaz aritu dira. Laburrean, Amaia Castorene elkarrizketatu dute. Sukaldaria eta kronikaria da Kanalduden. Oro har, jateaz, ondo jateaz eta sukaldaritzaz aritu da. Bukatzeko, “Eskuz esku, memoria betikotu” izenburupean erreportajea. Gasteizko Zaramaga auzoko Egiaren mesede jarrai eta ekin horma-irudiaren erreplika egiten ari dira.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BELEren "Basamortuan" kantu berriaz Lide Hernandorekin solasean

az. Ira 24 , 2025
Gaurkoan Lide Hernandorekin berba egiteko tartea hartu dugu, kantu berria argitaratu baitu, Basamortuan deiturikoa. Fermin Muguruzaren biran gitarra jole bezala murgilduta dago orain, baina urte bukaeran iritsiko den lan berri baten aurrerapen gisa, uda honetan kantu hau aurkeztu digu: egarria, muturrekoa eta fruiturik gabeko ereiteei eskainitako abestia, bizitzan beti izango […]

Honekin lotuak