Durangoko Azokak 60. aldia izango du aurtengoa, eta «egokitzen» eta «hobetzen jarraitzeko» hainbat aldaketa izango direla adierazi du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko kudeatzaileak. Betiere proiektuaren funtsari eutsita. 60 urteko ibilbidea egingo du aurten Durangoko Azokak, baina data borobil baten ospakizunean zentralitatea jarri beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du arreta. Hala azaldu du Gaztelurrutiak: “Urteurren seinalatu honetan ere, ospakizun handietan indarra galdu ordez, honaino ekarri gaituen egiteko moduari eutsi eta berrikuntza batzuk txertatuko dizkiogu Azokari, egokitzen eta hobetzen jarraitzeko asmoarekin”.
Deskargatu hemen.

