Historia eta fikzioa nahasten dituen eleberri baten atzean sartu gara gaurkoan. Aizkorak eta gutunak da Edorta Jimenez idazlearen azken lana — benetako gertakari batean oinarrituta dago: 1829an, Bilboko plazan garrotean hildako emakume bermeotar baten kasua. Emakumea eta euskaldun hutsa zen, eta bere istorioak erabat jota utzi omen du idazlea bera. Edorta Jimenezek artxiboetan aurkitu zuen gaztelania barrokoan idatzitako prozedura judiziala, eta guztia euskaratu zuen: 300 orrialde, egunetik egunera kontatutako istorio bat, egiazkoa, baina nobela baten indarrarekin. Piperpolisen izan da idazlea eta lan honen xehetasunak ekarri dizkigu.
Deskargatu hemen.

