Ai gure juaneteak! antzezlana ostiralean Itsasmuseumen

Mikel Laboaren kantak ardatz hartuta “Ai gure juaneteak!” ikuskizuna estreinatuko du Tartean Teatroak ostiralean Loraldiaren baitan. Patxo Telleria igoko da oholtza gainera, eta berarekin batera bi musikari arituko dira: Adrian Garcia de los Ojos pianoa eta Maider Lopez biolan. Laboaren dozena bat kanta entzuteko aukera izango da, eta Patxo Telleria hitzetan, kantak baliatu ditu bere irakurketa pertsonalak egiteko. Nahiz eta musikak presentzia handia izango duen, antzerkiaren ezaugarri nagusia kontakizunak izango du. Patxo Telleriak kontatu dizkigu estreinuaren gaineko xehetasun gehiago.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artxibo Biluzia antzerkia gaur Arriaga Antzokian

ar. Mar 12 , 2024
Loraldia jaialdiaren parte, Artxibo Biluziak obraren emanaldia izango da gaur Bilboko Arriaga Antzokian 19:30etan. Metrokoadroka kolektiboaren obra da eta Joan Mari Torrealdai ikerketa bekarekin osatu dute. Aktoreak Intza Alkain eta Javi Barandiaran dira, eta zuzendaria Oier Guillan. Ikerketaren zutabeetako bat da antzerkia, eta publikoari hausnarketa bat proposatu nahi dio. Javi […]

Honekin lotuak