Existitzen ez den liburu bati buruzko kritikek osatzen dute Harkaitz Canoren azken nobela. Edo agian, alderantziz: kritikek sortzen dute liburua. Silueta (Susa, 2025) nobela-tranpa bat da, hutsunez, ispiluz eta ahots ugariz eraikia, 31 ahotsek hain zuzen, irakurleak ezinbestean parte hartu behar du idatzita ez dagoena osatzen. Bahiketa baten arrastoak, kritikarien begiradak eta literatur sistemari egindako keinu ironikoak uztartzen dira Canoren seigarren eleberri honetan. Irakurtzea ez ezik, irudikatzea eskatzen duen artefaktu literarioa da. Harkaitz Cano batu zaigu gurera eta Siluetaren inguruan mintzatu gara.
Deskargatu hemen.

