Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean Altsasuko inauteriak izan ditugu hizpide eta, horretarako, herri inauterietako batzordeko Naiara, Ainhoa eta Asier batu zaizkigu estudioan. Altsasuko inauteriak ez dira mozorroak eta zarata bakarrik. Natura esnatzearen ospakizuna, iraganetik gaurdaino heldu zaigun erritu kolektiboak dira, eta, aldi berean, etengabeko galderak pizten dituzten jaiak ditugu. Tradizioa, berrikuntza, parte-hartzea eta arriskua… guztiak gurutzatzen dira hemen. Ikerlariek sakon aztertu dituzte: nondik datozen, nola berreskuratu diren eta, batez ere, zein bide hartu behar duten gaur egun.
Deskargatu hemen.
