Martxoaren 21ean, Durangoko Landako gunea elkartasun oihu kolektibo bihurtuko da. “Oihu bat Palestinara” jaialdiak musika, bertsolaritza, dantza eta umorea uztartuko ditu, Palestinako erresistentziari babesa adierazi eta azken hilabeteotan Euskal Herrian ere bizi izan den elkartasunaren aurkako errepresioari erantzuteko. Egun osoko egitaraua prestatu dute, 27 musika talderekin eta hainbat sortzaileren parte-hartzearekin, besteak beste Anari, Belako, Merina Gris eta Kiliki; oholtzan izango dira, halaber, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bezalako bertsolariak ere. Sarrera fisikoez gain, online ere eskuratu ahal izango dira dagoeneko, eta bi ekarpen mota jarri dituzte, elkartasunak ahalik eta jende gehien batu dezan. Horretaz guztiaz eta jaialdiaren atzean dagoen konpromisoaz hitz egiteko, gurean da gaur Kattalin Barcena.
Deskargatu hemen.

