Euskalgintzako ordezkariek Euskaltzaleon Martxa antolatuko dute ekainaren 13an, Iruñean. Pizkundea gerta dadin hizkuntza politiketan jauzia, ofizialtasun osoa, eta euskalzaletasuna premiazkoa direla aldarrikatuko da. Atzo Argia astekariak zabaldutako albistearen harira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua-k bere kezka agertu du. Kontseiluaren arabera, azkenaldian gertatzen ari den oldarraldi judizialak estrategia antolatu bati erantzuten diola frogatuta geratu da. Euskalgintzaren ustez, hasieran norbanako batzuen ekimen gisa aurkeztu zena harago doa, eta euskararen normalizazioaren aurkako ekintza koordinatuak daudela erakusten du. Era berean, CCOO sindikatuari auziarekin izan dezakeen harremana argitzeko eskatu dio. Bestalde, Idurre Eskisabel-ek azpimarratu du botere judizialaren jarrera kezkagarria dela, eta estatu juridiko berri baten beharra mahai gainean jarri du.
Deskargatu hemen.

