Korrikak parte hartze zabala eta euskararen aldeko konpromisoa plazaratu du

Korrika amaitu eta biharamunean, mezu egileek eta AEK-ko arduradunek lehen balorazioa egin dute. 24. Korrika bukatu berritan, nekea nabaria bada ere, pozik agertu dira egindako lanarekin. Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak azpimarratu du atzokoa mugarria izan zela, baina hemendik aurrerako erronkek askotarikoak izan behar dutela gaineratu du. Parte-hartzeari dagokionez, oraindik ez dute zenbaki zehatzik eman, baina Elordik nabarmendu du euskararen alde egiteko herri-gogo handia dagoela, eta hori izan dela Korrikak utzitako ondorio nagusietako bat. Gogorarazi du Korrika egitea gutxienekoa dela, euskarak denon beharra duelako eta hizkuntzari babesa emateko modu asko daudela azpimarratu du. Aurten, gainera, lehen aldiz mezua modu partekatuan sortu da: zazpi gaztek elkarlanean idatzi dute. Ane Elordiren esanetan, mezua bera bezain aberasgarria izan da sorkuntza-prozesua bera ere.

Deskaragtu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #413: [Metabertsoaren heriotza, IAren eragina komunikabideetan, monopolioa Smart TVetan eta IRADI proiektua]

ar. Mar 31 , 2026
Sarean Zehar podcastaren atal honetan, FBI gure telefono mugikorretatik zuzenean ateratako aplikazioen lokalizazio eta erabilera datuak nola erosten ari den azaltzen hasiko gara. Jarraian, Meta enpresaren erabateko norabide aldaketa aztertuko dugu. Ia erabiltzailerik ez duen ingurune birtual batean milaka milioi euro galdu ondoren, konpainiak bere Metabertsoaren garapena uztea erabaki du […]

Honekin lotuak