Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak Martxoaren 8ko kanpainak aurkeztu du. Kanpaina horietan ahalduntzea eta etorkizunaz erabakitzeko eskubideak uztartu dituzte. Erabakitzen dudana izango naiz leloa aukeratu du Emakundek. Emakundek Martxoaren 8ko kanpaina esaldi horretan oinarritu du, eta bi ardatzetan jarri du arreta: emakume eta nesken ahalduntzea, eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea genero mugarik gabe. Kanpainaren bideoan eta irudian lau neska ageri dira, historian erreferente izan diren emakumeen marrazkien aurrean: Marie Curie zientzialaria, Clara Campoamor idazle eta politikaria, Frida Kahlo margolaria eta Maria Antonia Uzkudun erraketista. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gogorarazi du neska askok ahalduntasunerako pausoak eman dituztela. “Prest daude, beraien eskubideetaz jabetu dira, eta jendarteak beraien eskakizunei erantzun behar die”.
Deskargatu hemen.