Beñat Achiaryk, Joseba Irazokik eta Julen Achiaryk zuzenean aurkeztuko dute “Bas(h)oan” diskoa Bilboko Kafe Antzokian, Ostegunean urtarrilak 11. Gaurkoan, Julen Achiaryrekin berba egiteko aukera izan dugu. Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary, Iparrameriketako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua eureganatuz. Diskoak, esperimentazioa oinarria duela herri musikarentzat bide berriak proposatzen ditu, Robbie Basho bezalako aitzindarien arrastoari jarraituta arakatu eta aske beste proposamen eta irakurketa bat ekarri dute.