Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Martxoko aldizkarian korrika izan dute hizpide. Azalean Xabier Agote agertzen da. Albaola itsas kultur faktoriako kide. Itsas kulturaz eta Albaolaren lanaz mintzatu dira. Fermin Aramendi kazetariari eginiko elkarrizketa komentatu dugu. Bukatzeko Arabako lautadan egiten dituzten hitzaldi musikatuak komentatu ditugu.
Gaur modaz hitz egingo dugu baina ez ohiko modaz. Gaur janzten dugunaren atzean dagoenaz hitz egingo dugu: nork egin duen, nola ekoitzi den, eta zer ondorio dituen gure planetan eta pertsonengan. Izan ere, apirilean ospatzen den Fashion Revolution Week-ek gogorarazten digu modaren industriak baduela beste alde bat ere. 2013an Bangladeshen […]