Modaren beste aurpegia erakusten digu Fashion Revolution Week ekimenak

Gaur modaz hitz egingo dugu baina ez ohiko modaz. Gaur janzten dugunaren atzean dagoenaz hitz egingo dugu: nork egin duen, nola ekoitzi den, eta zer ondorio dituen gure planetan eta pertsonengan. Izan ere, apirilean ospatzen den Fashion Revolution Week-ek gogorarazten digu modaren industriak baduela beste alde bat ere. 2013an Bangladeshen gertatutako Rana Plaza fabrikaren erorketak milaka langileren bizitza eraman zuen, eta ordutik, gero eta ozenago entzuten da galdera bat: nork egiten ditu gure arropak? Testuinguru horretan, Bilbon, Fashion Revolution Week Euskadi 2026 martxan da, eta gaurtik aurrera Erriberako Merkatuan ikusgai dago “Etorkizuneko kontsumitzaileak” izeneko erakusketa. Bertan, Bizkaiko ikasleek eta tokiko dendariek elkarlanean egindako proposamenak bildu dituzte, gure kontsumo ohiturak zalantzan jartzera gonbidatuz. Baina hau ez da erakusketa soil bat. Datozen egunetan, upcycling modaren desfileak, hitzaldiak eta belaunaldien arteko tailerrak izango dira, moda ulertzeko beste modu bat posible dela erakusteko: kontzienteagoa, jasangarriagoa eta zaintzan oinarritua. Luisa Kulp batu zaigu zehatsunak ematera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak