Migratzaileei elkartasuna adierazteko eta harrera sistema ofizialaren gabeziak salatzeko 72 orduko protesta

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak 72 orduko kontzentrazioa abiatu zuen atzo Bilboko Areatzan. Uda guztian zehar egindako lana gogora ekarri dute, 100 egun luzetan, Euskal Herriko herri mugimendu ezberdinek lagunduta, txandaka, elkartasunez Afrikako herrialdetatik etorritako ehunka lagunei harrera egin diete. Horietatik 40 Oñatiko zentrora joango dira eta beste horren beste Euskal Herriko herri ezberdinetako harrera taldeak lagunduko diete. Migranteak bidai luzea egin ostean hemen beste muga batzuekin topo egin dute, legezkoak, xenofobia eta arrazismoa. Beste behin harrera sistema ofizialaren gabeziak salatu dituzte, 3 egun ez baita nahikoa bidaian dauden migranteei laguntza eskaintzeko. Atzo protesta kanpaldia desegin egin zuen Bilboko Udaltzaingoak.Gaur goizean asteazkenera arte bertan egongo direla adierazi dute, programa zabala dute hiru egunetarako antolatuta.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Mari Karmen Elorriaga; ekinean beti, askeago orain

al. Urr 15 , 2018
Baikor aurkeztu du bere burua. Bizitzan oro har, euskararen geroari dagokionean ere bai. Barmeotarra, 18 urte zenean Bilbora etorri magisteritza ikasten eta bertan agertu zitzaion giro sozio-politiko-afektiboan erroak bota zituen. Sasoi hartako Bermeon heroinak ze gogor jo zuen etorri zaigu berbagaira, eta haietan denboretan agertu ei zana: herri hartan bereziki […]

Honekin lotuak