Bilbo asko aldatu da azken 40 urtetan. Baina une batez egin dezagun atzera, 40 urte atzera 1986 urtean gaude . Gazte batzuk Banco de Españako eraikin bat okupatu eta Bilboko Gaztetxea zabaldu zen. Bilboko alde zaharrean piztu zen sua. 1986an ateak indarrez ireki zituzten gazte haien oihartzuna oraindik ere bizirik dago, belaunaldiz belaunaldi transmititu den autogestioaren, kulturaren eta borrokaren bidez. Bilbo Gaztetxea ez zen soilik espazio okupatu bat izan: hiri gris baten erdian arnasa hartzeko gune bat izan zen, eta ondorengo mugimendu askoren abiapuntu. Orduko testuinguru politikoan ere kokatu beharreko mugimendua izan zen. Ostiralean ekitaldia antolatu dute. 40 urte igaro direnean, memoria eta festa uztartuko dira berriro. Iraganari begiratu, oraina ospatu eta etorkizuna irudikatzeko unea izango da, gaztetxeen espirituak bizirik dirauela erakutsiz.
Deskargatu hemen.


