Bilboko KOOLECTIVE espazioaren jarduna martxan da jada, Koopera Store dendaren barruan, Fernández del Campo kaleko 16. zenbakian. Leku berezi honetan moda zirkularra, sormena eta ekintza kolektiboa batzen dira. KOOLECTIVE kontsumo arduratsua sustatzen duen komunitate sortzaile eta eraldatzaile gisa ari da hazten Bilbon eta Donostian, eta laster beste hainbat hiritan ere izango da presente. Proiektu hau hobeto ezagutzeko, Ane Urizar batu zaigu gaur.
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251024_asteburuko_agenda_ainhoaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.