Bilbo asko aldatu da azken 40 urtetan. Baina une batez egin dezagun atzera, 40 urte atzera 1986 urtean gaude . Gazte batzuk Banco de Españako eraikin bat okupatu eta Bilboko Gaztetxea zabaldu zen. Bilboko alde zaharrean piztu zen sua. 1986an ateak indarrez ireki zituzten gazte haien oihartzuna oraindik ere bizirik […]

Gaurkoan Aste Nagusiaren sorrerako konpartsa gonbidatu dugu, Txomin Barulloko Xabier batu zaigu saiora. Txomin Barullo konpartsak irabazi zuen duela 40 urte Aste Nagusiaren proposamena egiteko lehiaketa zabaldu zenean.Aste Nagusia esentzia eta espiritua mantentzeko ardura Bilbotar guztiena izango dela kontatu digu Xabierrek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180824_Txomin%20Barullo.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko konpartsak Aste Nagusiaren jai eremua eraikitzeko lanak hasi dituzte, txosnen muntaiari ekin diote konpartsen federakundea osatzen duten 28 konpartsek. 40 urteurrenari erreparatu diote konpartsakideek, eta 40 urte hauetako kartelak eskuan zituztela gogora ekarri dute hasierako urtea. Gaur egun sinestezina dirudien arren, duela 40 urte ez zegoen Aste Nagusirik, garai […]