Zientziaren bihotzera egingo dugu salto, izan ere, Bilboko Areatzatik zuzenean ari gara. Datozen egunetan jakin-minaren, esperimentazioaren eta etorkizunaren plaza nagusia bilakatuko da Areatza. Hemen bertan abiatu baita Elhuyar Zientzia Azoka 2026, Gaurtik maiatzaren 9ra bitartean ospatuko den topaketa handia.Lau egunez, 60 ikastetxetako 660 gaztek aurkeztuko dituzte ikasturtean landutako proiektuak, guztira 183 STEAM egitasmo baino gehiago. Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak uztartzen dituzten lanak izango dira ikusgai, eta egia esan, etorkizunari begira dagoen belaunaldi baten isla zuzena da hau.
Elhuyar Zientzia Azoka gazteek beraiek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa eta garapena barrutik bizitzeko aukera ematen die. Helburua argia da: gazteei STEAM bizipen errealak eskaintzea, komunitate osoaren inplikazioarekin. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmo-sarea da, Euskal Herri osokoa, nahiz eta nazioarteko beste zientzia-azoka batzuetatik gonbidatutako taldeak ere bertaratu ohi diren. Parte-hartzaileek, gainera, sari ugari eskuratzeko aukera dute, hala nola atzerriko azoketara bidaiak edo ikerketa-zentroetan egonaldiak.
Deskargatu hemen.

