Ostalaritzarako #BonoBilbao bonuak astelehenetik aurrera eskuratu ahal izango dira

BONOBILBAO kanpainaren ostalaritza bonuak martxoaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean. Ostalaritzan gastatzeko Bilboko Udalak aterako dituen 110.000 bonuak martxoaren 15etik ekainaren 30era eskuratu ahal izango dira eta berauek kanpainara atxikitako taberna eta jatetxeetan uztailaren 31ra arte gastatu ahal izango dira. 20 edo 40 euroko bonuak eskuratu ahal izango dira, bakoitzaren balioaren erdia pagatuz, beste erdia Bilboko Udalak jarriko du. Bonuak digitalki eskuratu ahal izango dira Bilbao Ekintzak gaitutako webgunearen bidez. Bonuen banaketa NAN zenbakiei lotuta egingo da eta 18 urtetik gorako pertsona bakoitzeko 20 bonu erosi ahal izango ditu guztira.

Bilboko Udalak azaroan abian jarritako kanpainia honen helburua, kontsumitzaileak bonuak erosiz, Bilboko establezimenduetan kontsumitzea da; hau da, udalerriko merkataritza, ostalaritza, kultura eta turismo jardueretan. Azaroan merkataritza eta kultura bonuak atera ziren eta, orain, ostalaritza bonuak eskuratu ahal izango dira. Turismo arloko bonuak oraindik ez dira aterako, azkenak izango dira. Informazio gehiagorako, sartu www.bonobilbao.eus-en

Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Izpi Galdua' EraBatera taldearen lan berria

og. Mar 11 , 2021
Era Batera taldean disko berria argitaratu du , Izpi galdua. Jurgi Ekiza eta Gaizka Salazarrekin batera kantuak entzun ditugu. Diskoa Arrazolako Zumela baserrian grabaturiko sei abestik osatzen dute, Urria eta azaroan grabatuta . 2018an abitu zuten Era Batera taldea Antipodetan lehen lanarekin. Oraingoan sei musikarik osatzen dute taldea eta taldeago […]

Honekin lotuak