Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean Leire Mendiburui eginiko elkarrizketa azpimarratu du. Otsailean argitaratu zen, Katakraken eskutik eta Leire Mendiburuk itzulita, Fatima Ouassak-en Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara. Hautsak harrotzeko moduko liburua da. Aitzakia aprobetxatu dute Mendibururekin elkartzeko: liburuaz, administrazioko itzulpenaz eta wikiemakumeez aritu gara, besteak beste.
Deskargatu hemen.

