Ruben Sanchez Bakaikoa idazleak “Mundu guztiak” bere lan berria aurkeztuko du bihar Bilboko Zirika herri gunean. Ezohiko proposamen literarioa da Txalapartak argitaratutakoa: 2046tik gurera iritsitako liburu gisa aurkezten den ipuin bilduma, fikzioaren eta errealitatearen, literaturaren eta adimen artifizialaren arteko mugak zalantzan jartzen dituena. Green hiriko atari bateko bizilagunen istorioen bidez, bakardadea, harreman sozialak, teknologia berriak eta etorkizun hurbileko gizartearen erronkak jorratzen ditu egileak. “Hondarrak” nobelaren ondoren, oraingoan zientzia fikzioaren eta esperimentazio narratiboaren bidetik heldu da Ruben Sanchez Bakaikoa.
Deskargatu hemen.

