Ruben Sanchez Bakaikoa idazleak “Mundu guztiak” bere lan berria aurkeztuko du bihar Bilboko Zirika herri gunean. Ezohiko proposamen literarioa da Txalapartak argitaratutakoa: 2046tik gurera iritsitako liburu gisa aurkezten den ipuin bilduma, fikzioaren eta errealitatearen, literaturaren eta adimen artifizialaren arteko mugak zalantzan jartzen dituena. Green hiriko atari bateko bizilagunen istorioen bidez, […]

Urriaren hasieran kaleratu zuen Txalapartaren eskutik Olatz Dañobeitiak Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa. Liburua eraldaketarako proposamen bat da, hausnarketarako proposamen bat da, aldarrikapen bat, salaketa bat da. Baina bereziki, biolentzia matxistaren ertz zehatz bat azpimarratzeko eta biolentzia politikoaren interpretazio berri bat egiteko saiakera bat da.Hainbat indarkeria espezifiko […]

Gurekin dago Laura Mintegi idazlea. “Akabo” nobela berria plazaratu du txalaparta argitaletxearekin, Aspaldi zen Laurak ez zuela argitaratzen, ia 20 urte nahiz eta irakurri diogun idatzi beti idazten duela. Bikote harreman baten bilakaera kontatzen digu, traizioak, botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak tartean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251208_laura_mintegi_akabo.mp3 Deskargatu hemen.

Iruleak komikia dugu mintzagai datozen minutuetan Garazi Albizuak eta Olga Carmona Peralen lana dugu Txalaparta argitaletxeak plazaratu berri duena. Garazi Albizua batu zaigu irratian. Iruleak hiru dira: Kloto, Lakesis eta Atropos, mitologiatik datozen hiru pertsonaia. Mar gaztea dugu bestetik, bere bizitzan eragin nahi dute Iruleak… Eta eragite horretarako hiru emakume […]

Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Aselen bista izan dugu gaurko saioan. Bi protagonista ditu eleberriak. Batetik, Edu, marxista eta Buenos Airesko ‘La Hoz’ egunkari fikzioan lan egiten duena. Bestetik Matxin dugu, anarkista eta desagertuta dagoena. Eduren bitartez ezagutuko dugu Matxin. Buenos Aires hirian kokatu […]

Santi Brouarden bizitza ardatz duen komikia aurkeztu dute  Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larrea marrazkilariak: ‘Antzara eguna’. Politikariaren alderik intimo eta pertsonalena erakusten du lanak. Sati Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak bilduz, bere ekinbide publikoa eta bizitza pribatua josiz. Lan berezia dela azpimarratu dute izan ere izen abizenez eta marrazkiz […]