PIPERPOLIS: Rou Elea konpaniaren “Lurruna” ikuskizuna

Bilboko Kalealdia jaialdiak diziplina artistiko ugari ekarriko ditu aurten ere hiriko kale eta plazetara, eta horien artean izango da Rou Elea konpainiaren Lurruna ikuskizuna. Zirku koreografiatua eta musika uztartzen dituen proposamen berezi honek Corine Cellak eta Ander Fernandezek sortutako unibertso poetiko batera gonbidatzen gaitu. Mugimenduaren, isiltasunaren eta espazio publikoaren arteko elkarrizketa bilakatzen da Lurruna, ikuslea behaketa kolektibo batera gonbidatzen duen esperientzia. Ikuskizunaren xehetasunak eta Rou Elearen sormen-prozesua ezagutzeko, gurekin izan dugu Ander Fernandez sortzailea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak