PIPERPOLIS: Alguillo & Alkimistak taldeak “Burua makurtu gabe” lana aurkeztu digu

Alguillo & Alkimistak Alfonso Guillo elgoibartarraren proiektu pertsonalena da. Estilo ugariren arteko fusioa eskaintzen du: rhythm & blues, funky, rock, musika latinoa eta gospel koruak. Guillok taldeko doinu eta hitz guztiak sortzen ditu, eta bere ibilbide musikal luze eta oparoaren emaitza da. Koska taldearen sortzailetakoa izan zen 1970eko hamarkadan, eta beste hainbat proiektutan parte hartu du geroztik. 2024ko udazkenean argitaratu zuen “Burua makurtu gabe” diskoa, 2025ean zuzenean aurkeztu duena. Taldeak emozioaren transmisioa eta musikaren bidezko lotura bilatzen ditu, bai barrura bai entzuleengana, horregatik du izena Alkimistak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

STENDHALEN OIHARTZUNAK: “GARCÍA ABRILEN OIHARTZUNAK”

az. Api 9 , 2025
Antón García Abril XX. eta XXI. mende hasierako konpositore espainiar garrantzitsuenen artean koka dezakegu, obra izugarria daukana, musika akademikoan genero guztiak ikutuz. Beste saio batzuetan aipatu dugun “51ko Belaunaldia” deituriko konpositore-taldearen barruan sar dezakegu, Luis de Pablo, Ramón Barce edo Cristóbal Halffter bezalako konpositoreekin batera, hauekin “Nueva Música” taldea sortu […]

Honekin lotuak