MUSIBLA #297: Bide, Boards Of Canada, Somak, Tiga, Twisted Teens, Underscores, Habia

Gaurko saioan, bide pertsonaletik eta zaurgarritasunetik abiatuta elektronika esoteriko eta pop esperimentalagoetara egingo dugu bidaia. Lehen geltokia Bide izango da, Bidean gaude bere lehen diskoarekin; hamar kantuz osatutako euskarazko pop-rock lana da, melodia eta letra zintzoekin, eta ibilbide pertsonal baten kronika emozional modura funtzionatzen du. Hurrengo gonbidatua, Boards Of Canadarena bezain mundu berezi eta misteriotsura igaroko gara, Inferno lan berriarekin. 13 urteko isilaldiaren ondoren kaleratutako bosgarren estudio diskoa da, ambient elektronika analogikoa, avant techno ukituak eta melodia lausotu esoterikoak uztartzen ditu. Ondoren, Somak bizkaitarren Lekuko bakarrak lanera joko dugu. Taldeak kaleratutako bigarren diskoa da, rock eta pop garaikidearen erdibidean dabilen proposamena da. Giroa berotu eta klub giroko argi koloretsuetara pasatuko gara gero, Tiga ekoizlearen Hotlife diskoarekin. Montrealgo artistak hamarkada baten ostean kaleratu duen lehen estudio lana da, house eta techno melodiko dantzagarria electro kutsu klasikoarekin nahasten du. Klubetarako pentsatua baina entzulearengana hurbileko xehetasunez jositako disko batean. Rockaren alde kaotiko eta jolastiagoan sakontzeko, Twisted Teens taldearen Blame The Clown entzungo dugu segidan. 2026ko lanean punk-pop eta indie-rockaren arteko erdibidean ibiltzen dira, 30 minutu eskasean doazen hamabi kantu azkar eta itsaskorrekin; gitarra distortsionatuak, erritmo zuzenak eta estribillo ozenak. Ondoren, pop eta dancearen arteko mugak desegiten dituen Underscores proiektuaren U diskoan sartuko gara. April Harper Grey kantugile eta ekoizlearen hirugarren lana da izen honen azpian. Amaitzeko, Habia taldearen Omen entzungo dugu. Proiektu honek euskarazko soinu atmosferiko eta melodiatsuak proposatzen ditu; ahots hurbilak eta erritmo zainduak uztartzen dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak