Luberri konpartsak Bilboko Konpartsetan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatu du, eta horretarako hainbat ekimen aurkeztu ditu. Konpartsak adierazi duenez, gero eta babes handiagoa jasotzen ari da bere eskaerak aurrera egin dezan.Aste Nagusia hasteko gutxi falta dela, Luberriko kideak elkartu egin dira aurten ere normaltasunez parte hartu ezin izango dutela salatzeko eta prestatu duten egitaraua aurkezteko. Konpartsaren arabera, aurten inoiz baino ahots gehiagok eskatu dute egoera honi behingoz konponbidea ematea.Ekainaren hasieran, 450 lagunek baino gehiagok manifestu bat sinatu zuten Luberriri Bilboko Konpartsetan parte hartzeko aukera ematea eskatzeko.
Deskargatu hemen.
